BERTSOTAN

Finalaurreko saioen zain Gpuntu txapelketan

Azaroaren 6an, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatu zen final-laurdenetako azken saioa. Guztira bost saio jokatu dira, 30 bertsolarik abestu dute eta haueatrik 18 pasa dira finalaurrekoetara.

Orain, bi asteko atsedenaldiaren ostean, azaroaren 26an hasiko dira Gpuntuaren finalaurrekoak Arrasateko saioarekin. Hiru saio izango dira fase berrian, Arrasateko aurrenekoaz gain, Tolosako eta Hernaniko saioekin.

Azaroaren 26an, Arrasaten, Beñat Gaztelumendi, Agin Rezola, Alaia Martin, Felix Zubia, Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin bilduko dira; azaroaren 27an, Tolosan, Jexux Mari Irazu, Aitor Sarriegi, Beñat Lizaso, Iñigo Izagirre, Unai Agirre eta Nerea Elustondo eta abenduaren 4an, Hernanin, Jokin Uranga, Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Iñigo Mantzizidor Mantxi eta Jon Martinen txanda izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu