IKUS-ENTZUN

Filmez osatutako hiriko mapa

Azkuna Zentroak Irudikatutako hiria. Zinemaren bidez hiri bat eraikitzeko saioa  izeneko zikloa abiatu zuen maiatzaren 15ean. Aste honetan, uztailaren 4an izango da azken emanaldia, eta Gianfranco Rossiren Sacro Gra (2013) lana ikusiko da bertan.

Guztira zortzi film luze eta bi film dokumental labur pantailaratu dituzte; zikloaren helburua, “geuk irudikaturiko hiria eraikitzea” da, eta era berean, ikus-entzunezko narratiba berri horiek ezagutzera emateko xedez, herri askotako egileak bisualizatzea.

Oskar Alegria adituak hartu du zikloa antolatzearen ardura, eta berak esan zuenez, “ziklo honek filmez osatutako hiriko mapa bat eraikitzen eta proiektatzen du. Egun batean, izkina bat izango da protagonista; beste egun batean, plaza bat; aste batean, film batek hotel baten aipamena egingo digu; hurrengoak espetxe bat aurkeztuko digu; parke bat ere egongo da… Eta, horrela, piezaz pieza, irudiz osatutako hiri baten gakoak batuko dituzte film guztiek, pantailan baizik ezin egin daitekeen eran”.

Irudikatutako hiria. Zinemaren bidez hiri bat eraikitzeko saioa ekimena aste honetan amaituko da, hainbat emakumezko zuzendariren lana agerian jarri ostean: Heddy Honigmann (Holanda), Maya Goded (Mexiko), Myriam Ayçaguer (Frantzia), Roya Eshraghi (Iran), Irene Gutierrez (Kuba), Iris Zaki (Israel) eta Claire Simon (Frantzia).

Diogun moduan, programa ixteko, Gianfranco Rossiren Sacro Gra (2013) lana izango da ikusgai bi emanalditan: uztailaren 3an, 19:30ean, eta uztailaren 4an, 17:30ean

Zikloaren gaineko informazio guztia: Azkuna Zentroa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button