IKUS-ENTZUN

Filmak bidaltzeko epea zabalik “Punto de Vista” jaialdian

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak filmak aurkezteko epea irailaren 18ra arte ezarri du. Jaialdia datorren urteko martxoaren 15etik 20ra arte luzatuko da.

Aurkeztu beharreko lanak 2018ko abuztuaren 1etik aurrera egindakoak izango dira. Ez dira onartuko ez fikziozko filmak, ez instituzionalak edo publizitatekoak, ezta erreportajeak edo zeharo kazetaritza-izaera duten lanak ere. Ez dago mugaketarik gaiei, iraupenari eta jatorrizko hizkuntzari dagokienez.

Hautaketa-batzorde batek abenduan zehar emango ditu ezagutzera aukeratutako filmak. Sariei dagokienez, honakoak eratu dira:  Film onenari Punto de Vista sari nagusia, 10.000 eurokoa; Zuzendaritza onenari Jean Vigo sari nagusia, 5.000 eurokoa; Film labur onenari saria, 3.000 eurokoa; eta aipamen bereziak: Epaimahaiak bi aipamen berezi, gehienez, egin ditzake, sari ekonomikorik gabe biak; Film onenari ikusleen sari berezia, 1.650 eurokoa; eta Film onenari gazteen saria, 1.500 eurokoa.

Zehaztasun guztiak Punto de Vista jaialdiak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button