BESTELAKOAK

“Transfeminismoak”, Txalaparta argitaletxearen eskutik

Txalaparta argitaletxeak Transfeminismos. Epistemes, fricciones y flujos izenburuko bilduma plazaratu du. Argitaletxeak bidali duen oharrean jasotzen denez, liburuak feminismo berrien artxiboa izan nahi du.

Horretarako, Miriam Solá eta Elena Urkok makina bat autoreren idazkiak bildu dituzte, tartean, Itziar Ziga, Aitzole Araneta, Transfeminismos Epistemes, fricciones y flujos eta Quimera Rosa (Cecilia Plugia & Yan Rey). Liburuaren hitzaurreaz Beatriz Preciado arduratu da.

Antologiak Espainiako estatuan sortutako transfeminismoaren inguruko diskurtso, praktika politiko eta ekoizpen kulturalak biltzen ditu. “Testu bakoitzaren bitartez, genealogia bat eraikitzen da, galderak luzatzen dira, eta jarrerak, eztabaidak eta kolektiboak azaltzen dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button