ESZENA

Film eta antzezlan andana, Zornotza Aretoko denboraldi berrian

Zornotza Aretoak kultura programazioaren denboraldi berria aurkeztu du gaur goizean.  Musika, zine saio eta antzezlanez beterik dator aurtengo denboraldia.

Proposamena horietariko bat Kine Zinelubak antolaturiko Euskolabel zikloa da. Bertan hiru lan emango dira, 20:00etan: Jai Alai Blues (urtarrilaren 12an proiektatua), urtarrilaren 19an, Pikadero, eta urtarrilaren 26an, Walls .

Honez gain, Risoterapia zikloak honako izenburuak izango ditu: Grandma (otsailak 2),  Pride (otsailak 9), eta  Me and earl and the dying girl (otsailak 16). Azkenik, Emakumea zikloak film hauek ikusteko aukera emango du: La adopción (martxoak 8),  Paulina (martxoak 15), eta La Novia (martxoak 22).

Eta zinema gehiago ikusteko aukera ere egongo da, izan ere, otsailaren 26an, Zornotza Aretoak Kimuak 2015 hartuko du, eta 7 film labur pantailaratuko dira.

Antzerkia izango da herri horretako beste protagonista bat. Asteburu honetan, urtarrilak 16an, Gorakada antzerki taldearen eskutik, Moby Dick antzezlana izango da. Horik aurrera eszenaratuko diren beste lan batzuk honakoak dira: Solitudes, Kulunka (urtarrilaren 30a); Etxekoak, Huts Teatroa (otsailaren 19an); Martinak bere historioa aurkitu zuenekoa, Mauma taldea (apirilaren 23an); El florido pénsil (niñas), Tanttaka teatroa (apirilaren 29an); eta Amour,  Marie De Jongh (maiatzaren 20an).

Zelaieta zentroak Musika Gertu zikloaren barruan kontzertu hauek eskainiko ditu: Fetén Fetén (otsailaren 18an), eta Dom La Nena (martxoaren 17an).

Eta azkenik dantza ikuskizunak ere programatu dira denboraldi berriari begira.  El cielo ahora (otsailaren 12an), eta  Kukai-Tanttakaren Hazipenen Pozak. Hauez gain, Zirku dantza Amoebieta-Etxanora helduko da Spazi…o lanaren bitartez, Dikothomia konpainiak ekarrita. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button