IKUS-ENTZUN

Fikziozko eta animaziozko film luzeak eta dokumentalak sustatzeko laguntzak

Zineuskadi elkarteak ikus-entzunezko ekoizpenak sustatzeko eta publizitaterako laguntzak arautu ditu. Deialdi honen helburua 2020ko ekitaldian fikziozko eta animaziozko film luzeen eta sorkuntzazko dokumentalen sustapenerako eta publizitaterako laguntzak emateko oinarriak ezartzea da.

Deialdi honetan, laguntzetarako gehienez ehun eta berrogeita hamar mila euro (150.000 €) emango dira. Laguntzetara bideratutako zenbateko osoaren % 30 (45.000 euro) jatorrizko hizkuntza gisa euskara duten hautatutako ekoizpenenen artean banatzeko gordeko da.

Laguntza-eskaerak jasotzeko epea maiatzaren 4an amaituko da. Eskaerak honako helbide elektronikora bidali behar dira: info@zineuskadi.eu

Deialdiaren xehetasun guztiak hemen irakurri ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button