BESTELAKOAK

Getxoko Komiki Azoka eta Superlopez

Aurtengo Getxoko XII. Komiki Azokan JAN komikigile ospetsua omenduko da. JAN Superlópez pertsonaia famatuaren sortzailea da eta Pulgarcito haurrentzako sailaren egilea ere bada. Artista leondarraz gain, Luis Gasca dibulgatzaile gipuzkoarrari ere omenaldia egingo diote Getxon.

Juan López JAN Bartzelonara bizitzera joan zen haurra zela. Sei urte baino ez zituela gor geratu zen eta marrazkigintzan jarduten hasi zen buru belarri. 1973. urtean bere pertsonaia ospetsuena sortu zuen, Superlópez, Supermanen parodia. 1981 eta 1982 artean egileak aldi baterako atsedena hartu zuen oso ezaguna egin zen beste pertsonaia batean lan egiteko, Pulgarcito, hain zuzen ere. Izen bereko protagonista zuen aldizkariari bultzada berria eman zion JANen pertsonaiak, irudimen handiko haurrak.
Horren abentura saila ipuin klasikoen aipamenez beteta zegoen eta beste pertsonaia ospetsu batzuekin elkar eragiten zen, esaterako Peter Panekin. Bruguera argitaletxea itxi ondoren, JANek animazio lana Superlópezen komikiekin txandakatu zituen, oraingoan Ediciones B argitaletxearentzat. Sailak dagoeneko 64 zenbaki ditu eta horri esker Bartzelonako Azokaren Sari Handia eskuratu zuen egileak.

Beste aldetik, Luis Gasca (Donostia, 1933) Zuzenbidean doktorea da eta baita komikian eta zinean aditua, eta Donostiako Zinemaldia zuzendu zuen. Biñetaren munduaren inguruko hainbat liburu idatzi ditu, esaterako Tebeos y cultura de masas eta Los héroes de papel, eta baita hiru entsegu Román Gubernerrekin elkarlanean. Bordigherako (Italia) Salone Internazionale dei Comics azokaren sortzailea izan zen Alain Resnais, Umberto Eco, Romano Calisi, Jacques Lob eta Rino Albertarellirekin batera eta Pariseko Komiki Ikerkuntza Zentruen Nazioarteko Federazioaren idazkari nagusi jardun zen. Bere ibilbidean hainbat sari ospetsu jaso ditu Gascak, atzerriko argitaratzaile onenari emandako Yellow Kid saria eta Diario de Avisos egunkariaren saria, komikiaren aldeko eginiko lanagatik, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button