LITERATURA

“Fikzioak gorpuzten” Mahai-ingurua, Gernikan

Otsailean bederatzi urte beteko ditu Sareinak kolektiboak, eta urtero, urtebetetzea ospatzeko ekitaldiren bat programatzen dute. Aurten, otsailaren 5ean, arratsaldeko 19:30ean, eta  Gernikako Astran, euskaraz literatura eta generoa gurutzatuz mahai-inguru bat antolatu dute, aratuste giro betean. Afaria eta geroko musika ere ez dira faltako.

Mahai-ingurua Irati Jimenez, Leire Bilbao eta Alaine Agirrerekin egingo dute, eta honen izenburua Fikzioak gorpuzten izango da. Antolatzaileen arabera, “ardatzak euskal literaturako emakume idazle gazteen ekarpena eta lehen planoan dagoen gorputza eta subjektu haragiztatua dira: parte hartuko duten egileen lanetan agertzen diren pertsonen, gorputzen eta harremanen presentzia eta irudikapenak izango ditugu hizpide”.

Otsailaren 5ean, barikuan, eta Gernikan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu