Nontzeberri

Fikzio, animazio eta dokumental onenak, Zinebi jaialdian

Zinebi 61ek bere programazioa haizatu du gaur goizean egindako prentsaurrekoan. Azaroaren 8an abian jarriko den edizio honetako berrikuntza guztiak Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburuak eta Vanesa Fernandez Guerra Zinebiko zuzendariak eman dituzte.

Aurtengo edizioa arrakastatsua izan da 3921 filmekin. Horietarik 57 film -29 herrialdetatik etorriak- Nazioarteko Lehiaketaren Sail Ofizialean ikusi ahalko dira. Eta horietarik apur batzuk  saridun suertatu ahalko dira, Zinemaldiko Sari Nagusia eta fikzio, animazio eta dokumental onenaren Mikeldi Saria eskuratzeko lehian.

Betiko lez ohorezko sariak ere banatuko dira :Ohorezko Mikeldia. Inaugurazio ekitaldian, Claire Simon zinegile frantziarraren estetika eta lengoaia bereziak sarituko dira. “Bere filmografiak, orokorrean, oso estilo eklektikoa eta hibridoa du, eta nabarmen erakusten du zine genero desberdinen arteko forma aldeko edozein oztopo mota gainditu beharra”. Wang Bing zinegilea ere sarituko da, “ahotsik gabeko jendea eta ahaztuta dagoen Txina hartan jende horrek bizirik irauteko aurrera daraman borroka erakusten jakin duelako”. Azkenik, hirugarren Ohorezko Mikeldia Márta Mészáros zinegile hungariarrari emango zaio, “bere filmetako irudietan gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde egindako lan artistikoa” nabarmentzeko.

Estatuko 15 lan ikusiko dira, horietatik zazpi Euskal Herrikoak. Azaroaren 8an, Arriaga Antzokian, inaugurazio ekitaldiaren amaieran proiektatuko dira euskal ekoizpenak. Honakoak: Mateoren ama, Aitor Arregi eta José Mª Goenaga (fikzioa); Regina, Lander Ibarretxe (fikzioa); Anti, Josu Martinez (fikzioa); Medvedek, Ainhoa Gutierrez (dokumentala); Solo son peces, Paula Iglesias eta Ana Serna (dokumentala); Ártico, Jesús Mª Lazkano eta Josu Venero (dokumentala); eta Xulia, Lur Olaizola (dokumentala).

Euskal produkzioa barnebiltzen duen beste ekimena da Bertoko begiradak. Miradas desde Euskadi sekzioa. Bertan lau film luze eta 21 film labur aurkeztuko dira. Nabarmendu dituztenak Bertha Gaztelumendik zuzendutako Ez, eskerrik asko. Gladysen leihoa, eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektore ohiaren lankidetza duen Larraitz Zuazoren Bai, Bagara! lanen estreinaldiak dira. Beste aldetik, pieza historikoa  bat ere ikusi ahalko da: Los hijos de Gernika.

Beste atal asko prestatu dira, tartean, Zinebi First Film (Ziff) sekzioa, opera primei eskainitako nazioarteko lehiaketa. Hortxe, bederatzi lan pantailaratuko dira. Oso gai eta lengoaia formal desberdinak erakusten dituzten filmak Beautiful Docs. Mundu osoko dokumental luzeen panorama zikloan ikusiko dira. Ziklo horrek harrera ona izaten du publikoaren artean. Eta emanaldi berezien artean, Zinebi 61ek film luzez eta laburrez osatutako Again. Palestine. Palestinian Women Filmmakers zikloa programatu du. Zikloak bost lan jasoko ditu.

Azaroaren 15ean jakitera emango den ZINEBIren saridunak.  Banatuko diren sariak Bilboko Zinemaldiaren Sari Nagusia (7.000 euro), Euskal Zinearen Sari Nagusia (6.000 euro), Espainiar Zinearen Sari Nagusia (6.000 euro), fikzio, animazio eta dokumental kategorietako Mikeldi (5.000 euro), Ikus-entzuleen ETB Saria (3.000 euro), SGAE-Euskadiko Kontseilua Gidoi onenaren saria (3.000 euro) eta FAS Zineklubaren Saria (2.000 euro) izango dira.

Aurten ere, jaialdiak Arriaga Antzokia, Golem-Alhondiga zine-aretoak, Azkuna Zentroko Auditorioa, BBK Aretoa, Arte Ederren Museoa eta Campos Antzokia bisitatuko ditu.

Noiz, zer, eta non xehetasun guztiekin jakin nahi baduzue, Zinebi 61 bisitatu.

Exit mobile version