MUSIKA

Festa morea egingo dute Gernikan

Gernikako Iparragirre elkartearen aretoan, More Fest izenburuko festa egingo dute, bihar eta etzi. Emakume musikarien inguruan ardazten den jaialdiak bi zati izango ditu: ostegunean, zine-emanaldia izango da, eta ostiralean, zuzeneko musika izango da protagonista.

Bada, bihar, Amy Berg zinegileak zuzendutako Janis: Little Girl Blue (2015, AEB) filma pantailaratuko dute. Janis Joplin artistaren inguruko filma da, eta 20:00etan hasiko da.

Cat Powerrek, folk alternatiboko kantautoreak, Janis Joplin izar nola bilakatu zen kontatzen du. Horrela, hildako artistaren aurpegi gizatiar eta ezezaguna erakutsiko dio ikusleari, kontraesanez beteriko pertsonalitatearen erretratu zintzo, intimo eta esanguratsua eskainiz.

Ostiralean, halaber, hiru taldek joko dute: Libe (rock iluna, Gasteiz), Violets (punk-rock eta grunge, Bartzelona) eta Agoraphobia (indie eta garage-rock, Galizia). Kontzertuak 21:00etan hasiko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button