BESTELAKOAK

Festa gorriaren ikuspegiak

Iruñeko Kondestable jauregian, Jim Hollander. 50 años fotografiando San Fermín erakusketa paratu dute. Uztailaren 4tik abuztuaren 26ra bitartean, Sanfermin jaiaren irudi bereziak ikusi ahalko dira.

Jim Hollander duela 50 urte baino gehiago hasi zen Iruñea bisitatzen. 1975ean hasi zuen bere argazki-kazetaritza karrera, hainbat urtez, New York hirian, argazkilari gisa aritu ondoren. 1978ko San Ferminetako istiluak dokumentatu zituen Hollanderrek.

Espainian lanean ibili ostean, Israelera lekualdatua izan zen, eta urte batzuk ere, Bruselan bizi izan zen. 1985ean, Reuters agentziarekin hasi zen lanean, hasieran argazkigintza zerbitzuko zuzendari, eta gero Israel eta Palestinako argazki zuzendari. Bere lanak nazioarteko egunkari eta aldizkari nagusietan agertu dira.

“Gertakari, gatazka edo kirol ikuskizunen berri ematen egon den arren, urtero, zuen pasioagatik, festa eta zezenen mundua dokumentatzera etorri da Iruñera, eta horretan dirau. San Ferminetako aro garaikideko argazkigintza aurrekaria dela esan genezake, festetako xarmak eta entzierroen emozioak nazioarteko argazki zerbitzuetara eta mundu osora zabaltzen lagunduz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button