LITERATURA

Fernando Lalana eta César Mallorquí Edebé Sariaren XX. edizioko irabazleak

Fernando Lalana (Zaragoza, 1958) Parque Muerte izeneko bere lanarekin, eta César Mallorquí (Bartzelona, 1953) La isla de Bowen lanarekin dira, hurrenez hurren, Haur eta Gazte Literaturako EDEBÉ Sariaren XX. edizioko irabazleak.

Lalana eta Mallorquí, haur eta gazte literaturaren bi izen handi dira, sari asko jasotakoak. Bien esanetan, mementoko modak eta joerak gorabehera, beraiek gustura irakurriko lituzketen eran idatzi dituzte lan hauek. 

Aurtengo deialdira 508 lan aurkeztu dira. Haur-literaturaren modalitatean 17 lan daude finalista, eta 15 gazte-literaturakoan. Aurkeztutako lanetatik, 318 haur-literaturakoak dira, eta 190 gazte-literaturakoak: 434 gaztelaniaz, 53 katalanez, 13 galegoz eta 6 euskaraz.
Horixe da, agian, sariketaren ezaugarririk bereziena: lau hizkuntzek aukera bera izatea lehiaketan. Aurreko 19 deialdietan gaztelaniazko 22 liburu, katalanezko 11 eta galegozko 4 saritu dira.

Lan irabazle hauek hizkuntza hauetan ikusiko dute argia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button