LITERATURA

Fermin Etxegoienek “Eutsiko diogu?” plazaratu du

Gaur, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan Fermin Etxegoienek plazaratu duen Eutsiko diogu? lana aurkeztu du. Sorkuntzaren profesional autonomoak, etorkizunaz eta bestelakoez aritu da kasu honetan Etxegoien. 

Idazle oñatiarrak galdera bakarretik hasitako 12 elkarrizketa bildu ditu bertan. Elkarrizketatuak ondorengo hauek izan dira: Ander Lipus, Estitxu Eizagirre, Luistxo Fernandez, Mari Añes Gorostiaga, Eñaut Elorrieta, Miren Amuriza, Hedoi Etxarte, Maider Unda, Iban Arantzabal, Maia Eder Kurutxet, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga eta Miren Agur Meabe.

Eta galdera aldiz, hauxe: Inoiz baino gehiago lortu den garaian –orain- badirudi, halaber, azkenetan garela. Nola daramate arestikoa sorkuntzarekin lanean modu autonomoan ari diren profesionalek? Eutsiko diote ala ez?

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button