LITERATURA

Elkar argitaletxeak haur literaturako bi lan berri aurkeztu ditu

Pottoko hipermerkatuan liburuak honakoa kontatzen du: Baserrian bizi da Pottoko, mendi artean. Auzoan, ordea, Hipermerkatu Elefante ireki dute, eta hara doa gurasoekin. Dena da berria, handia, txundigarria. Zer egingo du Pottokok hainbeste marka, produktu eta gauza artean? Bada, besteak beste, abentura barregarriak bizi, eta baita beldurgarriak ere.

Pello Añorga (Oiartzun, 1956) da lan honen egilea. Irakaslea izan zen Oiartzungo ikastolan, eta orduan sortu zuen lehen Pottoko, 1984an. Gero irakaskuntza utzi eta, azken 25 urtean, haurrentzat idazle eta ipuin-kontalari moduan aritu da. Horren fruitu izan dira hainbat liburu eta sari. Liburuaren ilustratzailea berriz, Jokin Mitxelena da. Alemanian bizi den oiartzuarra, marrazkigile trebea, langilea eta umorerik ezergatik ere galtzen ez duena. Liburua zortzi urtetik gorakoei zuzenduta dago.

Patzikuren problemak liburua berriz, sei urtetik gorakoentzat da eta Patzikuren gorabeherak kontatzen ditu. Izan ere, Adele arreba txikia jaio da, baina Patzikuk dinosauro itxura susmagarria hartzen dio…

Katixa Agirre (Gasteiz, 1981) da kontakizun ilustratu honen egilea. Bi ipuin-liburu idatzi ditu helduentzat: Sua falta zaigu eta Habitat, eta bi haurrentzat: Paularen seigarren atzamarra eta Ez naiz sirena bat eta zer?. Iñaki Martiarena Mattin (Donostia, 1967), ordea, komikigile eta ilustratzailea da. Prentsan eta liburuetan agertu ditu bere marrazkiak.

Elkar argitaletxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button