LITERATURA

Poesia, narrazioa eta bertso-paperak sari-gai, Iruñean

Nafarroako egile berrien lanak saritzeko lehiaketa abiatu da beste behin Iruñean. Lanak entregatzeko epea azaroaren 5ean amaituko da.

Lehiaketa honen xedea egile berriek egindako literatur lanik hoberenak saritzea da (poesia, narrazioa eta bertso-paperak).
Idazlanek gai libre eta euskaraz idatziak beharko dute izan, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak.
Poesia modalitatean aurkeztu behar diren lanek 15 orri eduki behar dute gutxienez, tarte bikoitzaz alde bakar batetik idatzirik; narrazioek 15 orrikoak izan behar dute gutxienez, tarte bikoitzaz alde bakar batetik idatzirik; eta bertso-paperen modalitatean gutxienez 25 bertso-ahapaldi aurkeztu beharko dira.

Hiru sari dago modalitate bakoitzeko: 2.500, 1.000 eta 500 eurokoak. Sari horietaz gain, epaimahaiak lau aipamen berezi eman ahalko ditu.

Esan dugun bezala, lanak aurkezteko mugaeguna azaroaren 5a izango da.

Datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button