BESTELAKOAK

“Feminismoa eta robotika” jardunaldiak, Donostian

San Telmo Museoak eta Jakiundek Feminismoa eta robotika jardunaldiak antolatu dituzte azaroaren 28an eta 29an, Humberto Bustinceren eta Remedios Zafraren parte hartzearekin. Feminismoak teknologia berrien diseinuan duen lekua aztertuko dira Feminismoa eta Robotika jardunaldi horietan. Hitzaldiak 19:00etan izango dira museoko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin lekuak bete arte.

Gaur berton izango da lehen zita, eta Humberto Bustincek Inteligencia artificial hoy: historia, posibilidades y desafíos hitzaldia egingo du. Aditu horrek adimen artifizialaren berrikuspen bat egingo du, eta, hasteko, XIX. mendean informatikaren bide-erakusle izan zen Ada Lovelace-ren lan aitzindariak aztertuko ditu. “Haren historiaren mugarri nagusiak berrikusi ondoren egungo egoera aztertuko du. Genero-ikuspegiak egoera horretan eraginik izan ote duen (eta badu) planteatuko du, eta nola adimen artifiziala feminismoaren aliatu edo etsai bihur daitekeen”.

Bihar, azaroak 29, Remedios Zafrak Máquinas con género. Lecturas desde el ciberfeminismo hitzaldia egingo du. Aditu horrek teknologiaren generoaren inguruan egingo du hausnarketa,  bai eta Interneten eta feminismoaren arteko loturaz ere. Horretarako, lagun izango ditu “lan sortzaileak, estrategiak eta, baita ere, 90eko hamarkadatik digitalizazioa feminizazioaren eta emakumeen arteko aliantzaren analogia gisa defendatzen duten kolektiboak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button