IKUS-ENTZUN

Federico Felliniren “Otto E Mezzo” pantailaratuko du FAS zineklubak

Bilboko FAS zineklubak Federico Fellini zinegile italiarraren Otto E Mezzo (Italia, 1963) film mitikoa aurkeztuko du gaur, El Carmen aretoab, 19:45ean.

Felliniren omenenezko emanaldi berezia izango da gaurkoa, eta Manu Paja zineklubeko presidente ohi eta bazkideak aurkeztuko du emanaldia. Otto E Mezzo filmak Atzerriko Film Onenaren Oscar saria jaso zuen 1963an.

Filmak hauxe kontatzen du: Guido Anselmi zine-zuzendariak, Felliniren alter egoak, inspirazioa galduko du film berria prestatzen ari den bitartean. Emazte, amorante, zuzendariaren ekoizle eta filmaren aktore nagusiaren jazarpena pairatuko du, eta  egoera itogarri horren aurrean, zinegilea bere oroitzapen eta ametsetan babestuko da.

Batzuen ustez, Felliniren muturreko nartzisismoaren inguruko lana da; beste batzuen aburuz, berriz, sormen-inpotentziari buruz inoiz filmatu den lanik onena. Ez da film erraza, zuzendariaren eldarnio onirikoak memoriarekin nahasten baitira, eta zaila egiten zaio ikusleari gidoia modu logikoan ulertzea. Halere, eszena bikainez osatutako lan ederra da.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button