LITERATURA

Faxistek suntsitutako Gernikaren inguruko literatura

Denok dakigu zein data den gaurkoa.
Literatur e-mailuetan ere modu honetan gogorarazi nahi izan dute: “Otxandio, Elorrio, Durango, Elgeta, Eibar… suntsitu zituzten faxistek duela 75 urte. Eta gaurko egunez, 1937ko apirilaren 26an, arratsaldeko 16:30ak aldera hasi zuten faxistek Gernikako aire erasoa eta bonbardaketa, 43 hegazkinez 40.000 kilo lehergai jaurtitzeko.

Gernikako tragedia gogoan, Lutxo Egiaren Paperezko hegazkinak eta Edorta Jimenezen Kilkerren hotsak nobelak irakurtzeko gomendioa egiten dizugu; baita ere Susa aldizkariak 1987ko apirilean plazaratutako ale monografikoa, Jose Luis Otamendi, Mikel Antza, Iñigo Aranbarri, Jon Arano, Josu Landa, Iñaki Goitioltza, Xabier Mendiguren, Omar Nabarro, Joserra Utretx eta gehiagoren literatur lanez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button