BESTELAKOAK

Ahotsenean izena emateko epea urrian 1ean zabalduko da

Urriaren 1ean goizeko 9etatik aurrera zabalduko da Durangoko Azokako 53.ediziko Ahotsenean parte hartzeko izena emateko epea.

Gune honetan, urtero bezala, diskoen eta liburuen aurkezpenak egingo dira.

Sortzaileen Plaza hau bi gunetan banatzen da. Solasaldien gunea batetik, literatura eta musika aurkezpen-solasak (elkarrizketa, errezitaldia, performancea, akustikoa….  Eta Zuzenekoak bestetik, lan berriaren aurkezpena kontzertu formatuan. Edozein formatu edo euskarritan, bi baldintza bete beharko dira bertan parte hartzeko. Bata, aurkezten den lana euskaraz izatea, eta bestea, azoka egiten den urte berean egindako lana izatea.

Izen- ematea Ahotsenearen webgunean eskuragarri dagoen ‘solasaldiak eta zuzenekoak’  fitxa beteta bidali beharko da ahotsenea@durangokoazoka.eus  posta elektronikora, eta egun berean jarriko dira antolatzaileak izena ematen dutenekin harremanetan.

Iazko edizioan,  guztira 123 sormen-lan berri aurkeztu ziren. Zuzenekoen karpan 70 musikarik eta musika-taldek aurkeztu zuten beren lana kontzertu formatuan. Solasaldien gunean, aldiz, 53 aurkezpen egon ziren (idazleak gehienbat, baina baita musikari zenbait ere).

Xehetasun gehiago ahotsenea.durangokoazoka.eus web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button