IKUS-ENTZUN

Fassbinder zinegilearen filma proiektatuko da Donostian

Rainer Werner Fassbinder  zinegile alemaniarrak zuzendutako Die Ehe der Maria Braun (1978) filma emango dute, gaur, Donostiako Aiete kultur Etxean, 18:45etik aurrera, Zinea eta Literatura bideo-forumaren baitan. Emanaldiaren ostean, Fernando Mikelajauregik gidatutako solasaldia izango da.

Donostia Kulturaren arabera, “Bonbardaketa bat dagoen bitartean ezkontzen dira Maria eta Hermann Braun, gizonezkoa errusiar frontera bidali aurretik. Gerra amaieran, hondakinen artean, merkatu beltza, prostituzioa eta pobrezia dira nagusi. Maria ur horietan murgildu beharko da”.

Filmak Zilarrezko Hartza irabazi zuen Berlingo Jaialdian, 1979an, bai eta Emakumezko Aktore Onenaren saria ere. Horretaz gainera, Urrezko Globoetan, Atzerriko Film Onenaren sarirako hautagaia izan zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu