IKUS-ENTZUN

FAS Zineklubaren saioak azaroan

Bilboko FAS Zineklubak, bere 60. urteurrena gogoratzeko ekitaldien barruan, preZINEBI, ZINEBI, Bilboko Institut Français eta Euskal Gidoigileen Elkartearekin batera prestatu ditu saioak azaroan. Hala, Basilio Martín Patino, Asier Altuna, Éliane de Latour eta Daniel Castro zuzendariak Bilbora joango direla euren filmen aurkezpenetan egoteko.

Azaroaren 5ean, 19:45ean El Carmen aretoan, Libre te quiero emanaldia izango da. Basilio Martín Patino zinemagile beterano eta ezagunaren 15-Mri buruzko dokumentala da.  Diogun bezala, emanaldian bertan zuzendaria izango da.

Azaroaren 12an, asteartea, 19:45ean, baina Campos antzokiaren Cúpula aretoan, preZINEBIren ekitaldien barruan, FAS Zineklubak Asier Altuna zuzendari gipuzkoarraren Bertsolari filma proiektatuko du, eta aurretik, Artalde film laburra. Saioan solasaldia izateko parada egongo da Asier Altuna eta Gaizka Bourgeaud argazki-zuzendariarekin. Jardunaldian hainbat bertsolarik hartuko du parte: Amaia Iturriotz, Malen Amenabar, Txaber Ormazabal eta Peio Ormazabal.

Azaroaren 19an, asteartea, ohiko toki eta orduan, ZINEBI eta Bilboko Institut Françaisekin elkarlanean, FAS Zineklubak Éliane de Latour Frantziako zinemagile ospetsuaren Après l’océan filma pantailaratuko du.

Hila amaitzeko, azaroaren 26an, asteartea, 19:45ean, El Carmen aretoan, Euskal Gidoigileen Elkartearekin batera, Daniel Castro zuzendari eta gidoigilearen Ilusión filma aurkeztuko da. Zuzendari beraren After shave film laburra ere emango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button