ARTEA

“Arteuparte” galerian erakusteko aukera zabaldu dute

Donostiako Arteuparte galeriak bere gunean erakuts daitezkeen proposamenak jasotzeko deialdia zabaldu du, 1st Artwork Show Calling izenburupean. Hala, artistek aukera izango dute haien proposamenak bidaltzeko urriaren 31ra arte.

Proposamenok ondoko diziplinetakoak izan daitezke: ilustrazioa, collagea, pintura, argazkigintza eta eskultura. Arteuparteko lantaldeak (artistak, diseinatzaileak, kuristak) proposamen berritzaileak baloratuko dituzte, bai eta egungo diskurtsoa zabaltzen dutenak ere.
Jasotako lanetatik lau proiektu aukeratuko dituzte, eta lau horiekin 2015/2016 ikasturteko erakusketa-programazioa osatuko dute.

Dagoeneko, egitarau horretako lau erakusketa iragarri dituzte: egun, ikusgai den Iker Spozio ilustratzailearen Partículas; 2016ko urtarrilaren 8an inauguratuko den Smoke Signals ilustratzailearen Band posters; 2016ko uztailaren 8an hasiko den Coté Escrivá-ren Solo exhibiton; eta, azkenik, 2016ko urriaren 7an aurkeztuko duten jostailu artistikoen erakusketa, Collective by Bounsless Brooklyn.

Informazio gehiago: arteuparte.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button