IKUS-ENTZUN

Fas Zineklubak “Wajib” filma eskainiko du online

Gaur, ekainak 2, 17:45ean, FAS Zineklubak Annemarie Jacir zuzendariaren Wajib filma programatu du sarean. Ekimenaren hasieran zuzeneko aurkezpen bat izango da youtube bidez, eta gero, beste esteka batean, filma ikusi ahalko da.

Abu Sadhik 60 urte ditu, eta Nazarethen bizi da. Bere alaba ezkonduko da eta horretarako bere semea etorriko da Erromatik. Gonbidapenak banan banan banatzen semearen laguntza izango du. Egun horietan, biak elkarren aurrean izango dira eta beren harremana hauskor bilakatuko da. Mohammed Bakri eta Saleh Bakri aita-semeen interpretazio bikaina dago film horretan.

Annemarie Jacir Palestinako zuzendariaren laugarren film luzea da, eta beste askotan egin duen bezala, tonu dramatiko baten eta komiko baten artean oreka egokia aurkitu du, naturaltasunez, elkarrizketa atsegin eta dibertigarriak sortuz.
Palestinako Oscars sarietarako izendatu zuten Atzerriko Film Onenaren sarirako.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu