Nontzeberri

FAS zineklubak Aitzol Aramaio omenduko du

Bilboko FAS Zineklubak Aitzol Aramaiori Omenaldia izeneko ekitaldia atonduko du, maiatzaren 24an, asteartea, El Carmen aretoan (Bilbon, plaza Indautxun), 19:45ean.

Aitzol Aramaioren film laburra, Terminal (2002) eta luzea, Txokolate apur bat (2008) ikusi ahal izango dira. Horrez gain, Aitzolen lagun batzuk eta berarekin lan egin duten pertsonak bertan izango dira: Ramon Barea aktore eta zuzendaria; Unai Elorriaga eta Kirmen Uribe  idazleak; Michel Gaztambide gidoilaria, eta Kepa Junkera, musikaria, besteak beste.

Bestalde, gaur Marx anaien A Night at the Opera (Sam Wood eta Edmund Goulding, 1935) filma proiektatuko du FASek. Emanaldian, gainera, Iñaki Lopez (Portugalete, 1973) euskal telebista aurkezleak parte hartuko du.

Exit mobile version