IKUS-ENTZUN

FAS eta Kresala zinekluben hitzorduak

Bilboko FAS eta Donostiako Kresala zineklubak azaroari aurre egiteko zita zinematografiko epelak ondu dituzte.

Hala, Donostiako Kresalak hil honetako programa osoa iragarria du: hilaren 10ean, La Tierra de las Almas Errantes (Rithy Panh, 1999); 17an, El Molino y la Cruz (Lech Majewsky, 2011); eta, amaitzeko, 24an, Camille Claudel 1915 (Bruno Dumont, 2013). Filmok, Trueba aretoetan proiektatuko dira, 19:30ean.

Bestalde, Bilboko FAs zineklubak Les salauds (Claire Denis, Frantzia, 2013) lan luzea eta El Pastel (Estela Osorio, Espainia, 2013) film laburra aurkeztuko ditu, gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean.

Estela Osorio film laburraren zuzendariak, Marga Meoro gidoigileak eta Maribel Salas aktoreak parte hartuko dute emanaldian. El Pastel lan laburrak Zinegoak 2014ko sari nagusia jaso zuen. FASen arabera, “Ama eta alaba baten arteko elkarrizketa eta pertsonen intimitatean barneratzera eramango gaituzten zenbait osagai. Eguneroko solasaldiak, gure bizitza islatuta ikusiko dugu askok laburmetrai honetan”.

Les salauds, berriz, Chocolat (1988) film ezaguna zuzendu zuen Claire Denisen lan berria da; oraingoan, noir generoan murgildu da. “Bere zinemak ez gaitu axolagabe utziko, zorrotza da, eta argazki bikainek (beti Agnès Godard) eta musika limurtzaile eta kezkagarriak lagunduta (beti Tindersticks), butakan “deseroso” egonaraziko gaitu. Baina merezi izango du, izakiaren barrurainoko (arimarainoko) bidaia da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button