IKUS-ENTZUN

FANTen hurrengo ediziorako lanak aurkezteko epea zabalik

Datorren urteko maiatzaren 8tik 16ra FANT abiatuko da. Antolatzaileek hurrengo edizioan lehiatuko diren filmak aurkezteko epea, martxoaren 1aera bitartean, ireki dute.

Bertara aurkeztuko diren lan guztiak makina bat sariren artean bat ( edo asko) jasotzeko aukera izango dute. Hala, epaimahaiaren eta ikusleen iritziz onenak diren film laburrei ematen zaizkien 3.000 euroko bi sari eta epaimahaiaren iritziz Euskal Herriko film labur hoberenari ematen zaion 2.000 euroko saria daude tartean. Horrez gain, Panorama Fantastiko Laburra saileko Film Labur Onenarentzat 1.500 euro daude. Gainera, Sekzio Ofizialeko Film Luze Onenak 3.500 euro jasoko ditu, eta Panorama Fantastiko Saileko Film Luze Onenak, 2.250 euro. Sariak ezin izango dira hutsik geratu, eta ez dira ex aequo emango.

Eta ez ahaztu, Sekzio Ofizialeko film luzeei ematen zaizkien ohorezko sari hauek ere badaudela: Gidoi Onenaren Saria, Euskal Herriko Gidoilarien Elkarteak ematen duena, eta Zuzendaritza Berritzaileenari ematen zaiona, FAS Zine Klubaren eskutik, eta FANTROBIA Saria. Hirugarren urtez jarraian Unión de Actores Vascos-Euskal Aktoreen Batasunaren ohorezko saria emango zaio Euskal FANT Laburra Sekzioko antzezpen onenari.

Goian aipaturiko data hori  heldu bitartean lanen bat bidali behar baduzue, lehiaketara aurkezteko prozedura eta beharrezkoa den gainerako informazio guztia, zinemaldiaren webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button