ESZENA

Antzerkirako sasoia Beasainen eta Ordizian

Antzerki Garaia egitarauaren helburua antzerki zale guztiei Beasain eta Ordiziako antzokietan antzerkiaz gozatzeko aukera eskaintzea da. Antzerki emanaldietara joateko ohitura trinkotzea eta publiko berria erakartzea, gaztea batik bat.

Hala, bihar Baginaren bakarrizketak (Txalo Produkzioak) antzezlana ikusteko aukera izango da Ordiziako Herri Antzokian 22:15ean. Hilaren 25ean, berriz, Errautsak taularatuko dute Artedrama eta La Petit Theatre de Pain konpainiek Beasaingo Usurbe Antzokian.

Martxoari dagokionez, beste obra bi ikusi ahal izango dira Ordizian eta Beasainen hilaren 11 eta 18an, hurrenez hurren. Lehenengoan Demode Quartet, eta bigarrenean, aldiz, 100 m2. Biak ala biak Txalo Produkzioak antzerki taldeak taularatuko ditu.

Azkenik, apirilean bi izango dira hitzorduak: 8an May Gorostiaga lana izango da Ordizian, eta 15ean No me hagas daño (Tanttaka) Beasainen.

Antzerki Garaia egitarauaren xehetasun guztiak hemen jasotzen da.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button