IKUS-ENTZUN

FANTeko aurtengo edizioan film laburrak aurkezteko epea zabalik da

FANT laburrean atalean azpimarragarriak dira epaimahaiaren saria eta ikusleek film labur hoberenari ematen dioten saria. Sari horien bitartez, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak berretsi egiten du zinegile berrien lanari ematen dion laguntza, izan ere, egile berriak baitira Zinemaldi Fantastikoaren nortasunaren ezaugarrietako bat.

Epaimahaiak film luze hoberenari ematen dion FANT 2010 Sariari dagokionez, oraingoan ere 3.000 euroko zuzkidura ekonomikoa erdibana ordainduko zaie filmaren ekoizleari eta egileari, eta ezin izango da hutsik utzi. Kasu honetan, film labur hoberena, adituz osatutako epaimahaiak aukeratuko du. Ikusleen iritziz film labur onenaren saria jasoko duen filmak ere 3.000 euro poltsikoratuko ditu.

FANT, maiatzaren 2tik 8ra bitartean egingo da. Sekzio ofizialak aurrera jarraituko du genero fantastikoko film luze hoberenari ematen dion Ohorezko Sariarekin eta zinema fantastikoan nabarmendu den pertsonari edo erakundeari ematen dion FANTROBIA Sariarekin.

Lehiaketan parte hartzeko xehetasun guztiak hemen jasotzen dira.

FANT-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button