IKUS-ENTZUN

FANTek lan berrien aurre-estreinaldiak egingo ditu

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak Karyn Kusamaren Destroyer film estatubatuarra aurre-estreinatuko du ostegun honetan, otsailaren 21ean, bere 25. edizioko jarduera berezien barruan.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak maiatzaren 2tik 11ra ospatuko du bere 25. edizioa, eta aurten ekitaldi berezi askorekin horniturik etorriko da. Horien artean, aurreko hilabete hauetan, generoko lan berrien aurre-estreinaldiak eskainiko ditu.

Otsaileko hitzordua bihar, otsailak 21, izango da, zine beltzaren eta akziozkoaren elementuak dituen Karyn Kusama zuzendariaren Destroyer (EEBB, 2018) polizia thrilerraren emanaldiarekin. Saioa 20:00etan hasiko da Golem-Alhondiga zine aretoetan.
Filmak kritika onak jaso ditu Tellurideko eta Torontoko Jaialdietatik igaro ondoren, eta bere interpretazioari esker, Nicole Kidman Emakume Antzezle Protagonistaren kategorian izendatua izan zen Urrezko Globoen azken edizioan.

FANTek, hilean behin, aurre-estreinaldi bat eskainiko du aipaturiko zine aretoetan. Hurrengoa martxoaren 7an izango da, eta Koldo Serraren eskutik, 70 binladens bere azken filma ikusi ahalko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button