IKUS-ENTZUN

FANTek aurre-estreinaldiak antolatuko ditu hilero

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak Brian De Palmaren Domino film berria estreinatuko du ostegun honetan, urtarrilaren 30ean. Saioa 20:00etan hasiko da, Golem-Alhondiga zine-aretoetan (sarrera doakoa izango da). Ekimenak aurre-estreinaldi bat antolatuko du hilero, hurrengo edizioaren aurreko hilabeteetan.

Diogun bezala, lehenengo hitzordua ostegun honetan, hilaren 30ean, izango da, Petter Skavlanen gidoia duen Brian de Palmaren Domino (2019) film berriarekin. Filma otsailaren 21ean estreinatuko da areto komertzialetan.
“Istorioaren protagonista, bere lankidearen hiltzailea aurkitzeko ofizial batekin elkartzen den Danimarkako polizia bat da. Bikoteak ez dakiena da jazartzen ari diren pertsonak CIAren operazio berezi batean egiten duela lan, eta Europan Isisen zelula terrorista baten arrastoa jarraitzen ari dela”.
Brian De Palma txalotuak zuzendutako lana da, generoaren benetako maisua, bere filmografian dauden maila bikaineko Carrie, El precio del poder edo Los intocables de Eliot Ness lanek erakusten duten bezala.

Beste aldetik, Bilboko Udalak FANT 26 jaialdiaren hurrengo ediziorako film laburrak eta luzeak aurkezteko epea ireki du jadanik. Ikusteko kopiak jasotzeko azken eguna 2020ko martxoaren 1a izango da.

Informazio osagarri guztia jaialdiaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button