LITERATURA

Gaizka Zabartek “Jende Desegokia” nobela kaleratu du

Susa literatura argitaletxeak Gaizka Zabarteren Jende Desegokia nobela berriaren aurkezpen ekitaldia egin zuen atzo Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Susa argitaletxeak eman dizkigu lanaren gaineko zertzeladak: “Komedia zorrotz bat da Jende Desegokia nobela, satirarik gabe ironikoa, amodioz eta desamodioz gurutzatua. Umore onez dabiltzanentzat bakarrik da gomendagarria liburu hau”.

Lan honetan hauxe kontatzen zaigu: Peter Zuazok gonbidapen bat jaso du, Bilbon izango diren jardunaldi batzuetan hizlaria izan dadin. Desegokituen Elkarteak egin dio gonbita, eta halako deitura duen elkarte batek, noski, segituan sortzen du kitzika edo harridura suerte bat, gutxienez jakin-mina. Ezetz esan behar luke bi aldiz pentsatu gabe? Baietz erantzunez gero, ez da txikia izango zurrunbilo gogaikarri batean harrapatuta geratzeko arriskua”.

Lerro horiek interesa piztu badizuete, hemen duzue lan osoa irakurtzeko aukera, on-line.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button