IKUS-ENTZUN

FANTek “70 binladens” filma eskainiko du

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak Koldo Serraren 70 binladens bere azken filma aurre-estreinatuko du ostegun honetan, martxoak 7, bere 25. edizioko jarduera berezien barruan.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak maiatzaren 2tik 11ra ospatuko du bere 25. edizioa, eta aurten ekitaldi berezi askorekin horniturik etorriko da. Horien artean, aurreko hilabete hauetan, generoko lan berrien aurre-estreinaldiak eskainiko ditu.

Asier Guerricaechevarriaren, Javier Echanizen eta Juan Gil Bengoaren gidoiarekin, bere ohiko argazki zuzendaria den Unax Mendiarekin, eta Fernando Velazquezek konposatutako soinu bandarekin, Koldo Serrak antzezle talde sendoa osatu du bere inguruan (Emma Suarez, Nathalie Poza eta Hugo Silva). Eurekin batera Barbara Goenaga, Susana Abaitua, Daniel Perez Prada, eta Fernando Albizu agertuko dira.

“Raquel (Emma Suarez egoera pertsonal zailean dagoen eta premiaz, 24 ordutan, 35.000 euro, 70 binladen izenez ezagutzen direnak, lortu behar dituen emakumea da. Bere azken itxaropena bankuko mailegua da. Transakzioa ixtera doanean bi lapur (Nathalie Poza eta Hugo Silva) bankuan sartuko dira, eta horrek are eta gehiago zailduko du bere egoera”.

Apirileko estreinaldia, 3an izango da, eta Michael Caton-Jonesen Asher (EEBB, 2018) filma eskainiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button