IKUS-ENTZUN

“FANTastikoaren Izarra” saria, Fred Dekker zuzendariarentzat

Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoak Fred Dekker zine gidoilari eta zuzendari estatubatuarrari emango dio FANTastikoaren Izarra saria. Ohorezko sari horrek “genero fantastikoan, eta batez ere 80ko hamarkadako terror teen izenekoan egindako ibilbidea aintzatetsi gura du”. Zinegileak zinemaldiaren inaugurazio galan, maiatzaren 3an, jasoko du saria.

Fred Dekker San Franciscoko zuzendariak House, una casa alucinante (1986) komedia ezagunerako istorioarekin hasi zuen ibilbidea. El terror llama a su puerta (1986) lehenengo film luzea idatzi eta zuzendu ondoren, umetan hainbeste maite zituen Universal etxeko munstroen filmei eskainitako omenaldiarekin jarraitu zuen: Una pandilla alucinante (1987). 1991n, Denzel Washington protagonista izan zuen Ricochet thrillerra ere zuzendu zuen. Bereak ere badira  RoboCop 3 (1993), edota Star Trek: Enterprise (2001).

Fred Dekkerren lanak Drakula Kondearen Sozietatearen, Saturno Sarien, Rondo Sarien eta Bruselako Zientzia Fikziozko eta Fantasiazko Zinearen Nazioarteko Jaialdiaren aintzatespena jaso du. 2016an, odoleztatutako motozerra baten itxura duen Bruce Campbell zine jaialdiko Groovy As Hell sariaren lehen irabazlea izan zen.

FANTek, Joe Dante (1946) zuzendari estatubatuarrari eman zion iaz FANTastikoaren Izarra saria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button