BESTELAKOAK

“Familiak sarean” izeneko programa Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zumalakarregi Museoak, Igartubeiti Baserri Museoak eta Euskal Itsas Museoak Familiak sarean izeneko programa bideratu dute. Museoetako gaiak modu desberdin batean ezagutu ahalko dituzte etxeko txikienek. Parte-hartzaileek sorkuntza-proiektu bat egingo dute familian, eta museoetako lantaldeek dinamizatuko dituzte jarduerak, familiei laguntza emanez eta sor litezkeen zalantzei erantzunez.

Hala, Igartubeiti Baserri Museoa Istorioak Josten izeneko programa abiatu dute. “Igartubeitik urtero argitaratzen dituen Areago kontakizunak oinarri harturik, haurrek beren ipuina sortuko dute, marrazkiak, collageak eta bestelakoak erabiliz”.
Zumalakarregi Museoan, Nire Kaxatxoa tailerra osatu dute. “Nola egin daiteke altxor kutxa bat? Zumalakarregi Museoak proposamen hau dakar: pentsatu, gogoratu eta bilatu ditzagun oroitzapen, ideia eta objektuen artean haurrek gordeko eta zainduko lituzketen altxorrik preziatuenak”.
Euskal Itsas Museoan honakoa proposatu nahi dute: “sortu zure itsas egunerokoa Manuel Agote getariarraren eta haren fragataren abenturetatik abiatuz. Kartoiak, plastikozko botilak, zapata-lokarriak… Denak balio du esperimentatzeko!”

Beste aldetik, Tolosako Topic nazioarteko txotxongilo museoak ere bat egin nahi izan du online jarduerekin, eta horren ondorioz, haurrentzako nahiz helduentzako jarduerak eskaintzen ditu.

Informazio guztia, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button