ESZENA

Handitasuna miniaturizatua

Bilbaoeszenak, Bilboko antzerki eta dantza garaikide jaialdiaren hurrengo edizioan aurkeztuko den proiektu berritzaile eta diziplina anitzeko baten eraikuntza prozesua zabalduko du jendearen aurrera, eta horixe da hain zuzen ere, BilbaoEszenaren 2012ko Arte Egoitzetako bat irabazi duen David Espinosa katalanaren Mi gran obra proposamena.

Lan hau, uztailaren 18an eta 19an aurkeztuko da, arratsaldeko 20:00etan, Bilboko La Fundicion aretoan, gehienez ere 15 pertsonak osatutako foroaren aurrean.

Arte bizietan oinarrituriko proiektu horrek formatu handiko ikuskizuna proposatzen dio jendeari, baina miniaturazko maketatan eginez. Horretarako arkitekto espezializatu baten laguntza izan du.

Diogun bezala, urriaren hasieran Terrassako TNT jaialdian estreinatuko den eta urriaren 26tik azaroaren 4ra ospatuko den Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren (BAD) hurrengo edizioan Euskadira helduko den Mi gran obra (un proceso ambicioso) lanaren eraikuntza prozesuaren erakustaldia izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button