Nontzeberri

Familia oroitzeko artelanak

Gasteizko Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-museoak Jacobo Castellanoren (Jaen, 1976) riflepistolacañon izenburuko erakusketa inauguratu zuen iragan astean. Erakusketa hori maiatzaren 19ra bitarte ikusi ahalko da.

“Familiaren oroimenaz eta bilatu eta berreskuratzen dituen objektuen istorioen inguruan” ardazten da riflepistolacañon erakusketa. Horretarako artistak azken hamabost urteotan burututako eskulturak, instalazioak, argazkiak eta artelanak paratu ditu Aritumen.

Erakusketan 50 lan bildu ditu artista andaluziarrak. Lanok, gainera, kronologikoki ez baina kontzeptu, narrazio zein formazko loturen arabera aurkeztu ditu, atzera begirako erakuste baten itxura hartu arte.

“Erakusketan haren lanaren bilakaera hauteman daiteke, hasierako berreskuratze-prozesuetatik eta txatal eta hondakinen mihiztaduratik hasi eta berariazko historia duten aurkitutako objektuak berriz testuinguruan kokatzeraino”.

 

Exit mobile version