BESTELAKOAK

Familia giroan kulturaz gozatu, eta euskara indartu

Bilboko Udalaren Ikusi eta Ikasi programak familia giroan kulturaz gozatu, sorkuntzan murgildu eta euskara indartzea du helburu, hainbat diziplinatako saio, tailer eta ikuskizun interesgarrien bitartez, orain online formatuan.

Maiatzaren 16ra bitartean, egun-egunero, tailer edo ikuskizun bat sareratuko da www.ikusietaikasi.eus webgunean, eta saio bakoitza hiru egunez egongo da ikusgai web orrian.
Parte hartzeko xehetasunak aipaturiko webgunean izango dira ikusgai, gainera ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Hauek dira, aste honetan, programaren 16. Edizioan online eskainiko diren ekitaldiak: apirilak 29. Urban dantza (tailerra 8+); apirilak 30. Kiki pailazoa: Mugi-mugi zirkua (zirkua); maiatzak 1. Zigiluak sortzea: Estanpazioa (tailerra); maiatzak 2. Ahobizi: Ipuinen mundua + Belarriprest: Emozioen abentura (tailerrak); maiatzak 3. Argazkigintza (tailerra 8+).

Datozen asteetan zein programazio antolatu den ikusteko, goian aipaturiko webgunean sar zaitezkete.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button