ESZENA

Egunotan, “Butaka Txikia” ekimena Gasteizen

Eguberrietan, Gasteizeko Kultura Zerbitzuak adin eta gustu guztietarako programazio zabala prestatzen du, eta hala, hirian makina bat ikuskizun biltzen dira. Tartean ere, Butaka Txikia ekimena topatuko duzue, non arte eszenikoek protagonismoa hartzen duten.

Aurten, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra, haurrentzako zortzi ikuskizun prestatu dira gizarte-etxeetako ekitaldi-aretoetan eta antzokietan.
gaur berton abiatuko da ekimena Teatro Plus (Asturias) taldearen Geometria del alma piezarekin. Ikuskizun hori antzerki bisualaren, dantza garaikidearen eta objektuen manipulazioaren arteko fusioa da. Forma geometrikoen eta giza gorputzaren arteko erlazioa adierazten du. Geometriari arima ematen saiatzen den gorputza, barruan duen arimaren geometria ulertu ahal izateko.

Euskal Herriko konpainiek ere parte hartuko dute honako lan hauekin: Izadi, El Lagarto baila, abenduaren 27an;  Gure kanoa, Zurrunka Teatro, abenduaren 29an; eta Mamut, Markeliñe urtarrilaren 2an. Beste talde batzuk Madriletik eta Kataluniatik etorriko dira.

Gehiago jakin nahi baduzue: Butaka Txikia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button