ARTEA

“Falta (Ez) diren gauzak”

Hil osoan zehar, Ainara Lasa Perez artistak hamahiru artelan eskegi ditu  Errenteria-Oreretako Mikelazulon.

“29 urte geroago, 2 urtetik 9ra doan bizitzaren trenak utzitako arrastoaren kontakizuna. Gero etorri ziren FALTAk. Klandestinitatea, kartzela, exilioa. Nola bizi izan nituen? Ausentzietatik presentzietaraino doan (h)ariketa”. 

Oarsoaldeko hitzan egindako elkarrizketan hauxe irakurri diogu: “Hamahiru koadro dira. Koadroen oinarrian argazkiak daude, eta argazkiak Hendaian ateratakoak dira. Hendaiako bost tokitan zehazki: hondartza, jolas tokia edo frontoiak, etxebizitzak (bat baino gehiago) eta muga. Argazki horiek manipulatuta daude, beste esanahi batekin jantzi nahi nituelako. Koadro guztietan daude Soineko Hegalariak deitzen ditudanak, amaren atxiloaldia eta aitaren erbestealdia gertatu zenean, badaukadalako sentsazioa gorputza galdu nuela. Horregatik, gorputzik ez duten soineko hegalariak daude. (…) Ariketa pertsonal hau egitea, sendagarria izango zela iruditzen zitzaidan. Baina era berean, ez da ariketa pertsonal bat bakarrik. Bakoitzak bizi ditugu gertaerak modu ezberdin batean, baina gertaera hauek jende askok bizi ditu. Ariketa pertsonal bat bezala egin dut, baina inplizituki errealitate kolektibo baten parte dela iruditzen zait”.

Erakusketa hilaren 29ra arte ikus daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button