IKUS-ENTZUN

Fabula fotografikoa

Javier Agirre argazki-zuzendariak Handia, realidad o fábula fotográfica izeneko hitzaldia eskainiko du bihar, ekainaren 15ean, 18:00etan, Zarautzeko Photomuseumen, Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan.

Hitzaldiak Handia filma izango du ardatz. “Agirrek filmaren argazki-tratamendua azalduko du, preprodukziotik postprodukziora arte. Batez ere, filmaketari buruz arituko da eta pelikulan erabilitako kamera eta argiztapen teknikak esplikatuko ditu”.

Javier Agirre Erauso argazki-zuzendaria da. Irungo Bidasoa Institutuan Komunikazioetako Elektronika Teknikari ikasketak burutu zituen. Gerora, Andoaingo Irudi eta Soinu Eskolan, irudi, soinu eta argazki zuzendaritza espezialitateak burutu zituen. Lan askotan hartu du parte, horien artean nabarmentzekoak dira Aupa Etxebeste, La pelota vasca, 80 Egunean, Urte berri on, amona, Loreak, Amama eta Handia filmak.

Oraintsu, argazki-zuzendaritza hoberenaren Goya saria jaso du Handia filmean eginiko lanagatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button