BESTELAKOAK

Fabrikazio digitalerako ikastaroa egingo dute BilbaoArte zentroan

Urtarrilaren 22tik 25era bitarte, Fabrikazio Digitalerako Ikastaroa IX. Medialab Bilbaoarte izenburuko tailerra egingo dute BilbaoArte zentroan, 17:00etatik 20:00etara.

Ikastaroaren xedea ondoko tresnen aukerak eta funtzionamendua ezagutzea da: 3D inprimagailuak, 3D eskanerrak, laser ebakitzailea, CNC fresatzailea, ikus-entzunezko ekipamenduak eta proiektuen eraikuntza, programazio edo prototipaturako bestelako erremintak.

Ikastaroa BilbaoArteko erabiltzaileei edo egoiliarrei zuzenduta dago, ekipamendu berriak erabil ditzaten eta hizkuntza berrietan lehenengo urratsak eman ditzaten.

Informazio gehiago edo izena emateko: info@bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button