LITERATURA

Emakumeen gaineko itzala

Atzo aurkeztu zuen Susa argitaletxeak, Lisipe sailaren barruan agerturiko azken lana: Lur gainean, itzal azpian, Leire Milikua Larramendi idazleak idatzitako saiakera.

Argitaletxeak bidalitako oharrean hauxe irakurri dugu: “Argia. Fokua. Ikusgarritasuna. Aitortza. Bai, horiek guztiak behar dira existitzeko, ikusiak izateko, eta, hala, eragin ahal izateko. Alabaina, hori da patriarkatuaren ezaugarrietako bat, emakumeen gaineko itzala. Eta hori da zeharkatzen gaituen sistema. Leire Milikua Larramendiren Lur gainean, itzal azpian liburuan emakume nekazarien parte hartzearen egoera gerturatzea da asmoa: batetik, erakusteko emakumeek sistema patriarkaleko edozein arlo eta eremutan dituzten egiturazko ezaugarriak partekatzen dituztela; eta, bestetik, ikusarazteko nola landatar eta nekazari izaerak zapalkuntza-geruza gehigarriak dakarzkien testuinguru urbanozentrista eta kapitalistan. Irakurgai duzue Leire Milikua Larramendik emakume nekazariez eta parte hartzeaz Lisipe bilduman idatzitako saiakera”.

Lur gainean, itzal azpian lanaren gaineko xehetasun guztiak hemen irakurri ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button