LITERATURA

F. Scott Fitzgerald-en “Plazeraren gau ilunekoak”

Elkar argitaletxeak F. Scott Fitzgerald-en Plazeraren gau ilunekoak izeneko lana aurkeztu du aste honetan. Liburu honen itzultzaileak Garazi Arrula eta Iñigo Roque izan dira.

“Gerra batean borrokatu ziren, eta irabazi egin zuten; irabazleen hiri handian, garaitza-arkuak zeuden nonahi, eta jaurtitako lore zuri, gorri eta arrosek bizitasunez betetzen zuten dena. Udaberriko egun luzeetan, soldadu etxeratuak martxan zihoazen etorbide nagusian barrena, danborren burrunbaren eta haize-instrumentuen doinu alai eta durunditsuaren atzean; bitartean, saltzaile eta bulegariak, eztabaida eta kalkuluak utzirik, leihoetan elkartzen ziren beren aurpegi zuri pilatuak batailoien aldera biratuz haiek igaro ahala.”

Ipuin antologia honek,  F. Scott Fitzgerald idazlearen bizitza eta ibilbidea laburbiltzen ditu, izan ere, hoteletako glamour eta festa pribatuetako poz kaskarinarekin hasi, eta bizitza alferrik galdu duenaren sentipen mingotsarekin amaitu egiten da.
Gaztetako ilusioak azkar usteldu zitzaizkion belaunaldi bat erakusten du Scott Fitzgeraldek, dirua erraz egin eta errazago gastatzen duen aberatsen gizarte fribolo, axalekoa. Arinak eta alaiak dira haren istorioak, baina estetizismo horren eta itxurazko aisetasunaren azpian halako behera-behar baten zantzuak ageri dira, salaketa morala eta amerikar ametsaren porrota.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button