ESZENA

“Eztena” arte eszenikoen jaialdia, aurten eraberriturik

Errenteria/Oreretan ospatzen den Eztena arte eszenikoen jaialdiaren formatua erabat aldatuta dator aurten, izan ere hiru laborategiren emaitzekin osatuko da aurtengo jaialdiaren egitaraua. Hiru laborategietan izena emateko epea zabalik dago apirilaren 30a arte. Ekainaren 21, 22 eta 23an erakutsiko dira laborategien emaitzak, Eztena jaialdian.

“Hiru sormen egonaldi antolatu ditugu. Proiektu bakoitza zuzendari batek gidatuta. 20 antzezlek izango dute aukera egonaldietan parte hartzeko. Hilabete batez Errenteria-Oreretan lan egitera gonbidatuko ditugu. Bertan bizi eta herriaren bizitzaz elika daitezen. Zuzendari gonbidatuek euren lengoaiak eta poetikak partekatuko dituzte parte-hartzaileekin. Izurrite baten moduan pasioa, sormenaren izaera kritikoa eta batez ere jolasa kutsatuko dituzte. Antonin Artaudek zioen bezala teatroa erritual bat delako, erraietatik bultzaka datorren izurrite gordin eta eder bat.”

Informazio guztia, Eztena jaialdiaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button