LITERATURA

"Eztabaidak Literaturarekin" topaketan literatura eta nortasuna uztartu nahian

Eztabaidak literaturarekin egitarauak urtarrilean hasi zuen bere hirugarren edizioa. Bere helburu nagusia liburuaren eta literaturaren garapena eta sustapena da. Horretarako literaturaren inguruko topaketak burutzen ditu hilean behin, asteartean eta arratsaldeko 19:30etan, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan.

Eztabaidak literaturarekin ekimenak jende aurreko elkarrizketaren bitartez literaturako zenbait iruditara hurbiltzea proposatzen du. Literaturari eta nortasunari buruzko topaketa aurkeztuko du biharko saioak, Joseba Zulaika antropologo eta filosofoarekin eta Suso de Toro idazle eta gidoilariarekin.
Hitzordu honetan, bi adituk, ia literatura feminista dagoen, ia identitate sozial bat gailentzen den beste guztien gainetik, ia baldintza hauek une politiko eta sozial zehatz batean agertzen diren, eta hari honetako itaun sakonez egingo dute hausnarketa.

2007ko urtarrilean Eztabaidak literaturarekin egitaraua martxan jarri zenetik, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoak idazle bikoteen arteko elkarrizketak jaso ditu, besteak beste, Ramiro Pinilla eta Harkaitz Cano, Ana Maria Moix eta Luisa Etxenike, Alfonso Sastre eta Carlos Gil, Belen Gopegui eta Iban Zaldua, Luis Eduardo Aute eta Ruper Ordorika, Juan Manuel De Prada eta Aitzpea Goenaga, Juan Bas eta Juan Madrid, Luis Sepulveda eta Unai Elorriaga edo Toti Martínez de Lecea eta Jose Luis Corral.

Hurrengo topaketa martxoaren 16an egingo da, eta bertan Raul Guerra Garrido eta Jorge M. Reverte egongo dira, literatura eta gerra gaiari buruz hitz egiteko prest.

MBN Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button