LITERATURA

"Eztabaidak Literaturarekin" saioan, literaturaren eta gastronomiaren arteko erlazioaz

Eztabaidak literaturarekin egitarauaren hirugarren edizioa urtarrilean hasi zen. Literaturaren inguruko topaketak eskaintzen ditu hilean behin, asteartez, arratsaldeko 19:30ean, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan.
Bertan, espezializatutako kazetari bat ekitaldiaren aurkezle eta gidari gisa aritzen da. Oraingo honetan, topaketaren moderatzailea, Idoia Jauregi kazetaria izango da.

Urteko zazpigarren hitzorduak, literaturaren eta gastronomiaren arteko erlazioaren inguruko solasaldia proposatzen du. Hasier Etxeberria (Elgoibar, Gipuzkoa, 1957) eta Andoni Luis Aduriz (Donostia, 1971) solasean arituko dira, sukaldaritzak literaturan izan duen eraginaren inguruan. Solasean emango dituzten ia bi orduetan, idazlan batek, gastronomikotzat hartzeko, bete behar dituen ezaugarriak edo sukaldaritzako liburuak literaturatzat har daitezkeen ala ez ere aztertuko dute, besteak beste.

Hasier Etxeberria Psikologian lizentziatua da. Urte batzuk euskara irakasle gisa aritu ondoren, erredaktore gisa hasi zen lanean Euskal Telebistako informazio zerbitzuetan, eta etxe horretan bertan hainbat kultur saio gidatu eta koordinatu ditu. Etxeberriak, horrez gain, elikadurarekin eta gastronomiarekin erlazionatutako bi liburu ere idatzi ditu: Sukaliztegi partikularra eta Erabateko sukaldea.

Andoni Luis Adurizi dagokionez, euskal sukaldari handien belaunaldi berriko kide da. Donostiako Ostalaritza Ikastetxean ikasketak amaitu ondoren Ramon Rotetarekin, Hilario Arbelaitzekin, Jean Louis Neichelekin, Juan Mari Arzakekin, Fermín Arrambiderekin eta Pedro Subijanarekin lanean aritu zen. Bi urtez, Ferran Adriak zuzendutako El Bulli-ko kide izan zen. 1996an Sukalde buru izan zen Martin Berasategirekin. 1998an hasi zuen bere bakarkako bidea Mugaritz jatetxean.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button