ESZENA

Ezkontzak eta txarribodak

Bihar, abenduak 14, Hika Teatroa konpainia euskaldunak sortutako El Bodorrio antzezlana izango da Kultur Leioan. 20:30etik aurrera.

Korapilo ederra eta kaka-nahaste bikaina zabalduko dira antzezlanean. Nola?, bada horrela: Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudia dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi-mandiak ospakizun gala antolatu du. Festa itzela. “Gaur txerrien antzera jan, edan eta dantza egitea nahi dut!”. Horixe da gonbidatuei egingo dien harrera. Guztiak bertan daudela dirudienean, ordea, Txusa azalduko da aretoan. Gizon gorputzean bizi den emakumea da Txusa eta Imanolen aitaren azken bikotea izan zen hura hil artean. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Emakumea atsegin du eta aukera polita iruditu zaio Imanolek Txusa hobeto ezagutu eta bere aitarena gaindu ahal izateko. Ezuste honek eta beste hainbat sorpresek ospakizuna kolokan jarriko dute. Ezkontza baino txarriboda emango du. Flores Sarjentuak Patxi Bilbaoren atxilotze agindua dakar esku artean; nagusiak diru beltzean kobratzen duela jakin orduko, sukaldean giroa petral jarri da: tia Maruxak lanpernak jan eta komuna bilatu du gotorleku; Manizaleseko lehengusuek festa pribatua antolatu dute terrazan; bitartean Mireia eta Imanol eztabaidan ari dira: “zerri bat zara!”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button