MUSIKA

Joserra Senperenak lan berria plazaratu du

Joserra Senperena (Donostia, 1965) musikariak 9 ganbera pieza (Elkar) izenburuko disko berria argitaratu du. 2012an plazaratutako 10 trio biolin eta akordeoirako diskoaren jarraipena da fruitu berria.

2013ko udan idatzi zituen musikari donostiarrak pieza berriok, pianoak lagunduta. Piezok hiru ardatzetan harilkatzen dira: musika klasikoa, musika herrikoia (euskal folklorea, zein pop-rocka) eta filmetako musika. Eta instrumentazioaren gainetik, melodiak gailentzen dira.

Diskoa Elkar estudioetan grabatu da, Jean Phocas teknikariaren gidaritzapean. Diskoan parte hartu duten musikarietatik lau Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideak dira: Xabier Gil biolinista, José Miguel Chirivella klarinetista, Salvador Tudela tronpa-jotzailea, eta Francesca di Romana harpa-jotzailea. Horiekin batera, Bilboko orkestrako Elena Escalza txelo-jo-tzaileak eta Bide Ertzean taldeko Karlos Aranzegui perkusionista aritu dira.

Senperenak 20 urte baino gehiagoko ibilbide musikala egin du: pop-rock taldeentzako konponketak egiten hasi zen, baina denboraren poderioz, orkestra klasikoaren sonoritatean murgildu zen.

Ondoko bideoan diskoan bildutako kantu bat entzun daiteke:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button