ARTEA

“Ezerezetik eraiki”, Iñaki Abalia artistaren margolan erakusketa, Gasteizen

Erakusketa ekainaren 28ra arte bisitatu ahalko da Gasteizko Vital Fundazioaren Erakusketa Zentroan, eta bertan, pinturaren mundu konplexuaren bere begirada pertsonala jarri du ikusgai artistak. Hala, mihise gaineko olio-pinturaz egindako 16 lanen bitartez azaltzen du artista berri baina beteranoak bere begirada hori. Hainbat talde-erakusketatan erakutsi ondoren, orain bakarka aurkezten du bederatzi hilabeteko lanaren emaitza.

“Eraikitzeko beharrizanari ematen zaion erantzuna da pintura, harridurarekin eta prozesuan zehar eszena bat nola sortzen den ikusteak eragiten duen kilimekin batera doana. Eta hori izan da pinturaren abenturari ekiteko modua, askatasunetik, bakoitzean zerotik abiatzen saiatuta”, azaltzen du artistak.

Arte gardua amaitu ostean pinturaren munduan murgildu zen Iñaki Abalia artista, eta EHUko Pintura masterreko ikaslea da gaur egun. Diziplina hau dagoen jokorik onena dela dio egileak pinturari erreferentzia eginez, “eta horrela da, nekez onartzen duelako arauen mende izatea, edozein arlotakoak direlarik ere”, gaineratzen du artistak.

Informazio osoa, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button