IKUS-ENTZUN

Debbie Reynolds eta Carrie Fisher aktoreak omenduko ditu Kresala zineklubak

In Memoriam atalaren baitan, Donostiako Kresala zineklubak oraintsu hildako Debbie Reynolds eta Carrie Fisher ama eta alaba aktoreak omenduko ditu. Fisher-ek, hain justu, gaur Trueba aretoetan pantailaratuko den Postcards from the Edge (Mike Nichols, 1990) filmaren gidoia idatzi zuen.

Postcards from the Edge filma Carrie Fisher-en eleberri autobiografikoan oinarritzen da. Testuan amarekin izandako harremana jorratzen da. Pelikulan, Meryl Streep eta Shirley MacLaine aktoreak sartzen dira alaba eta amaren azalean, hurrenez hurren. Zine-aditu Idoia Lainezek aurkeztuko du gaurko emanaldia. Kresalaren arabera, “pelikulak Hollywood-eko ezkutuko kontuak miatzen ditu”.

Filmak Suzanne Vale aktorearen istorioa kontatzen du. Desintoxikazio-klinikatik atera berri da Suzanne, eta filmak egiten jarraitu nahi du; halere, estudioetako arduradunek eta ekoizleek baldintza bat jarriko diote: zinea egiten jarraitu nahi badu, amarekin bizi beharko da, bere bizitza hobeto goberna dezan. Ama, bestalde, aktore zahar alkoholikoa da.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button